|
Anitz gara Nafarroan gizarte aldaketaren alde lanean ari garenok, asko gara gure gizarteak pairatzen duen esklerosi anizkoitza honetatik Nafarroa aterarazi nahi dugunok. Ponorama ez da batere kilikagarria, etikaren zantzurik ez duten agintariak, boterearekin bateginik dagoen ehun politiko-sindikala edozer irensteko prest ogi apurrak mantentze aldera, ahaztu gabe, komunikabideen alorrean gailentzen den goiburua, lozorroan mantendu nahi gaituena.
 |
Txoko hau apailatu dugu aldaketa hori gauzatzen laguntzeko. Gurean ez da izkutuko asmorik, ez dugu bestelako helbururik. DDUNen atzean talde bat dago, bitarteko gutxi eta borondate asko.
|
Horrexegatik denon laguntza behar dugu. Denok gara beharrezko, ez dugu inor baztertuko. Informazioa eskaini nahi dugu, eta nahi dugu DDUN informazio mintegia izan, oharkabean pasatzen diren berriak, deserosoak direnak ezagutzera eman nahi ditugu. Azken batean, zure txokoa da hau, eroso sentituko zara gurekin.
Besterik gabe, lagundu nahi baduzu, esaiguzu, hauxe da gure helbidea lagundu@diariodeunanavarra.com. Are gehiago gure formularioa ere erebil dezakezue.
MILA ESKER ZURE LAGUNTZAGATIK
|